Itxi

telebista

Estreinaldia

Nazioarteko "Lingo" lehiaketa arrakastatsua, astelehenetik ostiralera, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

Hamazazpi herrialde ezberdinetan eskaini dute lehiaketa, audientzia arrakasta handia lortuz. Aitor Albizua aurkezle polifazetikoaren eskutik iritsiko da Euskal Telebistara.

1:12
Aitor Albizuak zuzendutako LINGO saioa

ETB2k "Lingo" nazioarteko formatu arrakastatsua estreinatu du. Familia osoarentzako lehiaketa arratsaldero izango da ikusgai Aitor Albizuak aurkeztuta, astelehenetik ostiralera, 17:50ean, "Esto No Es Normal" saioaren ondoren.

ETBk kulturari buruzko lehiaketen aldeko apustua egin du beste behin. Nazioarteko arrakastak bermatutako formatua berreskuratuz eta lehiaketa tradizionalen magia galdu gabe, teknologia berriak erabiliko dituzte saioaren fase ezberdinak emozioz betetzeko.

Hiru bikote arituko dira aurrez aurre, joko panelaren atzean izkutatzen diren hitz misteriotsuak topatu nahian. Hiruren artetik bikote bakarrak lortuko du eguneko diru-saria eskuratzea. Hiru fase ezberdinetan, lehiakideek euren arintasun mentala eta hitzen ezagutza erakutsi beharko dute. Bosgarren saiora iristean, bikote batek pilatutako zakua eraman ahal izango du etxera.

Eduki linguistiko eta didaktikoetan oinarritutako saioa da eta adin guztietako publikoari zuzendua dago. Etxetik familia-artean jokatzeko plan bikaina da, denek egin dezaketelako "Lingo!".

Aitor Albizua izango da lehiaketaren etapa berri honen gidaria. Arrigorriagako aurkezlea ETB2ko "Nos Echamos a la Calle" magazinaren gidaritzan ikusi dugu orain arte, Ane Ibarzabalekin batera.

Donostiako Miramongo estudioetan EITBrentzat ekoiztutako saio da "Lingo", New Digital Media Euskadi S.L. eta Unicorn Content TV ekoiztetxeen eskutik, IDTVk sortua, All3Media Internal limited lizentziarekin.

Telebistako hitz-lehiaketen olatura igota, nazioarte mailan izan dituen 17 adaptazioek bermatuta iritsi da "Lingo" Euskal Telebistara.  Besteak beste, Estatu Batuetan, Erresuma Batuan, Frantzian, Kanadan, Alemanian, Portugalen eta Holandan eman da saioa. Gainera, CBS kanal amerikarrak saioa eskainiko duela iragarri berri du, RuPaul aurkezle karismatikoaren eskutik.

"Lingo"n parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte: 645767357 telefonora deitu edo lingo@newmedia.eus helbidera idatzi.