Itxi

telebista

22:30ean

'Miss' pelikularen estreinaldia, gaur gauean "La Noche De..." saioan

EITB Media

Filmaren emanaldiaren aurretik, Léa Seydoux antzezle frantziarra izango dute hizpide; eta 'Pat' Morita aktorea gogoratuko dute, 90 urte beteko zituela aitzakia hartuta.

  • 'Miss' pelikularen irudia

    'Miss' pelikularen irudia

"La Noche De..." zinema saioak Miss (2020) pelikularen estreinaldia eskainiko du gaur gauean. Rubén Alves zinemagileak zuzenduta, Alexandre Wetter, Pascale Arbillot eta Isabelle Nanty dira bertan aktore nagusiak. Alex da istorioaren protagonista, txikitatik Miss Frantzia lehiaketara bere burua aurkeztu eta berau irabazi nahi duen gazte frantziarra. Hain zuzen ere, gaur du filma EITBk, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, #EKIN_aniztasuna kanpaina aitzakia hartuta.

Filmaren emanaldiaren aurretik, Léa Seydoux antzezle frantziarra izango dute hizpide; eta Pat Morita aktorea gogoratuko dute, Karate Kid pelikulako Miyagi maisua, 90 urte beteko zituela aitzakia hartuta. Gurpil-aulkiek eta kontzentrazio-esparruek baldintzatutako aktorearen haurtzaro latza izango dute mintzagai, eta Archivos secretos de La Noche De... izeneko atalean saioko ezkutuko artxiboak irekiko dituzte aktoreak benetan karateaz ezer gutxi zekiela egia ote den argitzeko.

"La Noche De... Miss" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.