Itxi

telebista

22:15ean

"La Noche de... Esconde a la abuela en la nevera", gaur gauean ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

'Amores de verano' eta 'Donde el cine nos llevó' izango dira saioko ataletako batzuk.

  • 'Esconde a la abuela en la nevera' filmaren irudia

    'Esconde a la abuela en la nevera' filmaren irudia

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak Giuseppe Stasik eta Giancarlo Fontanak zuzendutako Esconde a la abuela en la nevera komedia italiarra eskainiko du, pentsioa kobratzen jarraitzeko amona hozkailuan ezkutatzen duen gazte bati buruzko filma. 

Aurretik, Brad Pittek eta Sandra Bullockek ostiralean estreinatuko duten pelikularen harira, horiei buruz hitz egingo dute Amores de verano atalean. Pelikula hori Japonian gertatzen dela aprobetxatuz, haraino bidaiatuko dute Donde el cine nos llevó atalean, Sandra Bullocken pelikula ezagunenetarikoa film japoniar baten plagioa baita ia-ia. 

Horrez gain, Marylin Monroeri buruz hitz egingo dute Crónica de sucesos atalean, ostiralean, 60 urte izango baitira hil zenetik. Bertan, bere bizitzako gertaerarik harrigarrienak errepasatuko dituzte. 

"La Noche de... Esconde a la abuela en la nevera" 22:15ean emitituko da gaur ETB2n eta eitb.eus-en.