Itxi

telebista

22:15ean

"Vascos por el Mundo" Mauricio irlara joango da gaur honetan

EITB Media

ETB2ko saioak 10 000 kilometroko bidaia egingo du Indiako Ozeano erdian kokatutako uhartea ezagutu asmoz. Bertan bizi diren Laura Sobredo, Virginia Pérez, Iker Uriarte eta Ofelia Urruchi izango dituzte bidelagun.

  • "Vascos por el Mundo" Mauricio irlara joango da igande honetan

    "Vascos por el Mundo" Mauricio irlara joango da igande honetan

Euskal Herritik 10 000 kilometrora Indiako Ozeanoaren erdian dagoen Mauricio irla izango dute jomuga aste honetan "Vascos por el Mundo" saioan. Ikusgarria bezain ezezaguna den uharte honetan paradisuzko hondartzak eta natur gune ederrak topatuko dituzte, eta bertako kultura eta antzinako ohiturez gozatuko dute. 

Arantzazu Fuertes erreportariak eta Juan Sisto kameralariak lau euskaldun izango dituzte bidelagun: Laura Sobredo santurtziarra, Virginia Pérez eta Ofelia Urruchi bilbotarrak eta Iker Uriarte bermeotarra. 

Irla goitik bistaratuko dute ur-hegazkin batean, Port Louis hiriburuko kultur aniztasuna ezagutuko dute, eta Chamarelgo parke naturala eta Oreinen Irla bisitatuko dituzte. Txori Gorri euskal atun ontzian ere ibiliko dira. 

"Vascos por el Mundo" saioa 22:15ean izango da ikusgai gaur, ETB2n eta eitb.eus-en.