Itxi

telebista

22:30ean

Amorruaren inguruko atala "Los Siete Pecados Capitales" saioan gaur gauean

EITB Media

Haserreak sortutako indarkeria eta desberdinarekiko gorrotoa izango dira Mikel Santiago idazleak aurkeztutako saioaren atal berriaren ardatz nagusiak.

  • "Siete Pecados Capitales" saioa

    "Siete Pecados Capitales" saioa. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "Los 7 pecados capitales" programak amorrua izango du aztergai nagusi, eta horrenbestez, LGTBI kolektiboaren aurkako erasoak ikertuko ditu.

Alde batetik, Ekainen testigantzari helduko diote —2021ean eraso bortitza pairatu zuen Basauriko gaztea—, eta bestetik, Vicente Vadillo Francis ekarriko dute gogora —Errenterian 1979an polizia batek tiroz hildako trabestia—. Mikel Santiago eta Cesar San Juan erasotzaile homofoboaren profila marrazten saiatuko dira bi gertakari hauen harira. Aldatu al da erasotzaileen profila? Nolakoa da eta zergatik bideratzen dute euren haserrea desberdina denaren aurka?

"Los Siete Pecados Capitales" asteazkenetan izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.