telebista
22:30ean
"Las Estrellas" Argentinako telesail berria, arratsaldero, ETB2n eta Nahieran
EITB Media
Herentzia jasotzeko elkarren artean ulertu beharko duten bost ahizparen istorioa kontatzen du fikzio berriak. Arratsaldero izango da ikusgai 17:45ean.
-
"Las Estrellas" telesail berriaren irudia
"La Noche De…" saioak "Las Estrellas" Argentinako telesailaren lehen bi atalak eskaini ondoren, aurrerantzean astelehenetik ostiralera arratsaldero ETB2n eta Nahieran izango da ikusgai, 17:45ean.
Celeste Cid, Marcela Kloosterboer, Natalie Perez, Violeta Urtizberea eta Justina Bustos dira antzezle protagonistak, eta Estrella abizena duten bost ahizparen istorioa da oinarri. Lucia, Virginia, Florencia, Carla eta Miranda dira bost ahizpak, hiru ama ezberdinetakoak; eta, aita hil ondoren, bostak elkartu eta elkar ulertu beharko dute sei milioi dolarreko herentzia eta hotel bat jasotzeko.
Ez ahazt, abenduaren 28tik aurrera, arratsaldero ikusgai 17:45ean, ETB2n eta Nahieran.