Itxi

telebista

EDUKI NABARMENENAK

Arrazializatutako pertsonen errealitatea, gaur gauean, "Abiapuntua" saioan

EITB MEDIA

Arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan, Iñigo Etxezarreta ETS taldeko abeslaria hartuko dute platoan.

0:33
Abiapuntua

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Iñigo Etxezarreta ETS taldeko abeslaria hartuko dute gaur platoan, abenduan argitaratu zuten Guretzat diskoaz hitz egiteko. Eskaintzen dabiltzan kontzertuei buruz ere mintzatuko da, eta zuzenean joko du.

Lehen orduan Aspace elkartearen proiektu interesgarri bat ezagutuko dute, desgaitasuna duten pertsonei, familiei eta hezitzaileei heziketa sexuala eskaintzeko.

"Abiapuntua" – 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en

Bigarren atal honetan, Xabier Madariagak sei gazte gonbidatuko ditu arrazializatutako pertsona ezberdinen errealitateak bizitzera.

Markel eta Magdak, Elhadje Fall Babacar eta Tidane Biop senegaldarrak ezagutuko dituzte. Gazte hauen testigantzak eta bizipenak jaso ondoren, azalaren koloreak zenbateraino baldintzatzen gaituen ikusarazteko abian jarritako bi esperimentu haien begiz ikusiko dituzte.

Bestalde, Maiderrek, Cristianek eta Irunek ijitoen errealitatea ezagutuko dute Violeta Perez derioztarrarekin eta Pilar Garcia Baby Kale Dor Kayiko ijitoen elkarteko gizarte langilearekin.

Irune eta Iker, berriz, Bilboko San Frantzisko auzoan murgilduko dira. Bertan, Diversitours proiektua ezagutuko dute Esther Ogunleyerekin, eta Georges Balingarekin egongo dira, Koop SF 34 proiektuko sortzailearekin.