Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

Mirari Martiarena aurkezlea, gaurko gonbidatua ETB1eko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Bestalde, ETB2ko "La Noche De…" saioan, 'Erna en la guerra' filma emitituko da, Henrik Ruben Henz daniarrak zuzendutako pelikula.

  • Mirari Martiarena

    Mirari Martiarena

"Biba Zuek!" – 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

Mirari Martiarena aurkezlea izango da astearteko gonbidatua Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioan. ETB1eko "Hitzetik Hortzera" saioko gidari berriarekin, saioaren 34. denboraldiaz arituko dira.

Lehen orduan, 0 zabor oinarri duten hiru egitasmo jasangarri ezagutuko dituzte.

"La Noche De…" – 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en

Erna en la guerra filma emitituko da, Henrik Ruben Henz daniarrak zuzendutako filma. 1918. urtean, I. Mundu Gerrak Europa suntsitu bitartean, Erna Jensen bere seme Kallerekin batera bizi da Bramstrupen. Egun batean herriko poliziaburuak Kalle armadan sartzen du Alemaniar Inperioaren alde borrokatzeko, bere adimen-urritasuna kontuan hartu gabe. Orduan Erna soldaduz mozorrotzen da bere semearekin frontera joateko.

Horren aurretik, Dani Álvarezek aurkeztutako saioan Javier Bardem aktoreari buruz hitz egingo dute El currículum de Javier Bardem tartean, aurtengo Donostia Saria jasoko baitu. Bestalde, 27 urteen madarikaziori ere tartea eskainiko diote Línea caliente atalean; izan ere, adin horrekin hil izan dira pertsona famatu asko… zerikusirik izango ote du? Azkenik, Archivos Secretos de LND sekzioa izango dugu, eta bertan Sophia Loren aktoreak Cary Granten ezkontza eskaerari uko egin zion ala ez jakingo dugu.