Itxi

telebista

''Quédate con Ane''

"Quédate con Ane", arratsaldetako ETB2ko saio berria

EITB MEDIA

Ane Ibarzabalek aurkezten ddu, Diego Ayús kazetari eta influencer-arekin batera. Astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, zuzenean, 18:30etik 20:00etara.

  • Ane Ibarzabal y Diego Ayús

    Ane Ibarzabal y Diego Ayús. Imagen: EITB Media

Astelehen honetan, urriak 2, estreinatu da "Quédate con Ane" ETB2ko arratsaldetako magazine berria. Ane Ibarzabalek aurkeztuko du, Diego Ayús kazetari eta influencer-arekin batera. Astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:00etara.

Arratsaldero, dibertsiori, emoziori, parte-hartzeari eta entretenimenduari irekiko dizkiote ateak, atal eta kolaboratzaile berriekin. Platoan publikoa izango dute, eta publiko hori kolaboratzaileekin solasean ikusiko dugu.

Ane Ibarzabal

Ane Ibarzabal

Gaurkotasun soziala, gertakari bitxienak eta kalean gertatzen den guztia komentatuko dute, kolaboratzaile lantalde zabalarekin.  Oraingoan ere ez dira faltako ETB2ko arratsaldeetan Iñigo Segurolaren ortua ezta Javi Riveroren errezetak; baina astelehenetik aurrera, aurpegi berriak ikusiko ditugu "Quédate con Ane" saioan.

 

Erreportarien lantaldea ere izango du Anek arratsaldero, tartean Nerea Arostegi, Imanol Arevalillo eta Jon Ballesteros, kalean gertatzen den guztia gure etxeetara ekartzeko. Halaber, pertsonen arteko topaleku izateko xedea duen tarte berria estreinatuko dute.

 

"Quédate con Ane": Astelehenetik ostiralera, 18:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.