Itxi

11 Entzuteko

ETB1en eta eitb.eus-en

"11 Entzuteko" debate saio berria, asteartero, Klaudio Landaren eskutik

EITB MEDIA

EITBren Miramongo estudioetatik zuzenean egingo den programak guztion ahotan dabiltzan gairik garrantzitsuenak aztertuko ditu ertz guztietatik. Horrez gain, euskal gizarteko pertsona esanguratsu bat elkarrizketatuko du Klaudio Landak astero.

0:23
Klaudio Landa

Aktualitatea eta gai sozialak jorratuko dituen "11 Entzuteko" eztabaida saio berria estreinatu da ETB1en, Klaudio Landaren gidaritzapean. Ordutegi nagusian eta zuzenean egingo da, eta guztion ahotan dabiltzan gairik garrantzitsuenak ertz guztietatik aztertuko ditu. Horretarako, bi solasaldi-mahai izango ditu: batean, aktualitatea jorratuko dute adituekin; bestean, adin, genero, lanbide eta profil desberdinetako herritarrak batuko dituzte. Testigantza, inkesta eta erreportaje laburrek borobilduko dute tarte hau.

Bestalde, euskal gizartean esanguratsua den puntako pertsona bat elkarrizketatuko du Klaudio Landak astero; haien jardunaren ingurukoez gain, kezkatzen dituen gai sozialei buruz ere galdetuko zaie. Lehen saioan, Fermin Muguruza musikari eta aktibista izan dute gonbidatu, "FM Muguruza 1984-2024" kontzertuaz eta berrogei urteko sorkuntzaz hitz egiteko.

"11 Entzuteko" saioa asteartero emango da zuzenean EITBren Miramongo estudioetatik, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Klaudio Landa

Klaudio Landa