Itxi

Ahoz Aho +

Ahoz Aho +

Ahoz Aho +

23:30ean

Bingen Zupiria Kultura sailburua, gaur gauean, 'Ahoz Aho+' saioan

EITB

Itziar Nogeras, Felix Arrieta eta Amagoia Gurrutxaga solaskideak izango dira saioan.

  • Bingen Zupiria. Argazkia: EiTB

    Bingen Zupiria. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, Saioa Martijak Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua elkarrizketatuko du ETB1eko 'Ahoz Aho+' saioan. Hitzorduan zehar, Euskaraldia hartuko dute hizpide eta horren harira, euskararen osasuna eta erronkak aztertuko dituzte. Halaber, Eusko Jaurlaritzak kultura alorrean dituen helburu eta ekimenak eta kirolean abusuak ekiditeko martxan jarri berri duten laguntza zerbitzua izango dute hizketagai.

Horrez gain, Itziar Nogeras, Felix Arrieta eta Amagoia Gurrutxaga solaskideak izango dituzte platoan.

'Ahoz Aho+' astearteetan izaten da ikusgai, 23:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.