Ahoz Aho +
ETB1en, 23:35ean
Julen Mendozari elkarrizketa, gaur gauean, 'Ahoz Aho+' saioan
EiTB
Errenteriako alkatea izango du gonbidatu Saioa Martijak.
-
Julen Mendoza, Radio Euskadin. Irudia: EiTB
Ohi denez, elkarrizketaren tartearekin hasiko da 'Ahoz Aho+' aktualitate saioa. Gaur gauean, Julen Mendoza Errenteriako alkatea (EH Bildu) izango du mintzakide Saioa Martijak. Alkate izan den denboran elkarbizitza eraikitzeko egin duen lanaz galdetuko dio, besteak beste.
Halaber, Felix Arrieta, Iñaki Galdos eta Amagoia Gurrutxaga bilduko dira solasaldirako mahaian, elkarrizketan esandakoak eta egunak dakartzan hizpide nagusiak aztertzeko.
'Ahoz Aho+' saioa 23:35ean izaten da ikusgai, astearteetan, ETB1en eta eitb.eus-en.