Itxi

Azpimarra

Azpimarra

Azpimarra

Gaur, 23:15ean

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileari elkarrizketa 'Azpimarra+'n

A.H. | EITB

Arnaldo Otegi kartzelatik ateratzea hizpide, egun-eguneko gai politikoak eta bere alderdiak egun duen egoera aztertuko ditu Barrenak.

Gaur gauean, Maddalen Iriartek Pernando Barrena Sortuko bozeramailea elkarrizketatuko du ETB1eko 'Azpimarra+' albistegian. Arnaldo Otegi kartzelatik irten den egunean, egun-eguneko egoera politikoaren hausnarketa sakona egingo du Barrenak, eta bere alderdiak gaur egun duen egoera aztertuko du.

Saioak, gainera, Eguzki Urteaga, Pilar Kaltzada eta Maite Iturre kolaboratzaileak izango ditu platoan, eta Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran ekonomia adituek ere hartuko dute parte.

'Azpimarra+' astearteetan izaten da ikusgai, 23:15etik aurrera, ETB1en eta online.

>en eta online.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista