Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

6. atala

Paula Etxeberria, laguntzaile eta epaile, gaur gaueko 'Bago!az'en

A.E.|EiTB

Sara Alonso, lehiaketan parte hartuko duen azken gaztea, ere ezagutuko dugu.

Gaur gauean, 'Bago!az' saioan, Paula Etxeberria 'Go!azen' telesaileko Haizearen bisita izango dute. 'Enbata', Zea Mays taldearen azken arrakasta, abestuko du Karmele Gurbindo lehiakidearekin batera. Eta horrekin batera, lehiaketako azken lehiakidea ere ezagutuko dugu gaur: Sara Alonso aramaioarra.

Halaber, emanaldi erakargarriek osatuko dute saioa: Madonnaren 'Like a prayer', Grease filmeko 'You're the one that I want', Sorotan Bele taldearen 'Marinelaren zain' abesti mitikoa eta Adele abeslariaren 'Hello' izango dira entzungai oholtza gainean.

'Bago!az' saioa 22:15ean izaten da ikusgai, asteazkenero, eitb.eus-en eta ETB1en.