Bago!az
ETB1en, 22:45ean
Gabriela eta Eider aurrez aurre, gaur gaueko 'BaGo!az' saioan
EiTB
Bien arteko dueluarekin hasiko da Iholdi Beristain gonbidatu izango duen programa.
Bigarren dueluarekin hasiko da gaurko 'BaGo!az' saioa, Gabriela Gandara aurreko astean epaimahaiak izendatutako lehiakidearen eta Ollokien taldeko Eider Sanchezen artean. Andoniren konpainian, Zea Maysen 'Elektrizitatea' abestuko dute programaren hasieran eta onenak egingo du aurrera.
Ondoren, emanaldi ikusgarriak izango ditugu oholtza gainean: Maddona, Scorpions eta Mikel Laboaren kantak, besteak beste. Aste honetako coach gonbidatua Iholdi Beristain izango da, 'BaGoaz'eko lehen edizioko irabazlea. Berriro ere txundituta utziko gaitu bere ahots indartsuarekin.
Programa borobiltzeko, Andoniren hautagaiek, akustikoan, Benito Lertxundiren euskal abesti ezagun bat kantatuko dute.
Zuriñe Hidalgok gidatuta, 22:45etik aurrera izango dugu ikusgai 'BaGo!az' saioa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en.