Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

21:10ean

'BaGo!az'eko unerik onenak, gaur, Aste Santuko programa berezian

EiTB

Lehiakideek eta coachek unerik onenak komentatuko dituzte, hainbat bizipen gogora ekarriz.

0:25

Aste Santuko oporrak direla eta, merezitako atsedena hartuko dute 'BaGo!az'eko lehiakide, coach eta ollokiek. Hartara, Zuriñe Hidalgok orain arteko unerik onenak bildu, eta gaurko programa berezian eskainiko ditu.

Zazpi atal izan dituzte orain arte, eta guztietan izan da emozioa, une hunkigarriak eta maila oso parekatua. Oraindik lehian jarraitzen duten kideen emanaldirik onenak eskainiko ditu 'Bago!az'ek gaur, eta ibilbidea bukatu dutenen unerik politenak ere gogoratuko ditu.

Gainera, lehiakideek eta coachek une horiek komentatuko dituzte, nola bizi izan zituzten gogoratzeko. Halaber, faboritoen errepasoa egingo da saioan. Hasierako abestiak, emanaldiak, ollokien akustikoak eta duelurik onenak, denak aldi berean ikusteko aukera izango dute 'Bago!az'eko jarraitzaileek aste honetan.

Saio berezia gaur izango da ikusgai, 21:10ean, ETB1en eta eitb.eus-en.