Bago!az
21:00etan
Sorpresaz beteriko finalerdia, gaur gauean, 'Bago!az' saioan
EITB
Maila handiko finalaurrekoa izango da eta lehia oso parekatua izango da lehiakideen artean.
-
Zuriñe Hidalgo, 'BaGo!az'eko aurkezlea
'Bago!az'eko finalerdiak sorpresa piloa ekarriko du gaur gauean. Aurtengo maila oso parekatua da eta epaileek lan zaila dute botoak emateko garaian. Lau hautagaiak izugarri saiatzen ari dira, eguneroko saioan ikusten den bezala, eta fruituak, ostiraleko atalean antzemango dira.
Hasteko, Iker Gutierrez eta Iker Villa elkartu dira Bon Joviren 'Always' abesteko. Kanta honen zailtasuna hain da handia, Bon Jovi berak bere zuzenekoetatik ere kendu egin zuela. Ba Lazkaoko abeslaria ausartu egin da eta barakaldarraren laguntzaz aho zabalik utziko du platoa.
Ondoren, Andreak eta Maria Amolategik 'Feeling good' Nina Simoneren klasikoa moldatuko dute. Eibartarrak lortu zituen puntu gehien aurreko programan eta finalerako faborito argia da. Danaek, berriz, azken saioko zapore gazi gozoa kendu nahiko du Whitney Houstonen 'I have nothing' abestuz. Gainera, bikotea primerakoa egokitu zaio, Nerea Gorriti etorriko baita coach gonbidatu gisa. Eider Etxeandiak beste erronka bati egingo dio aurre. Rihanna abeslariaren paperean sartuko da 'Love in the brain' interpretatzeko Ylenia Bagliettoren laguntzaz.
Coachek bi bikote osatuko dituzte. Alde batetik, Andoni Ollokiegi eta Xabier Saldiasek Toto rock klasiko taldea omenduko dute eta bestetik, Alex Sardui eta Anjel Alkainek euskal erromeria doinuak ekarriko dituzte Kupela agertokira ekarriz.
'Bago!az' ostiraletan izaten da ikusgai 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.