Baserri eta Txankarra
Gaur, 22:15ean
Baserrik eta Txankarrak sekulako omenaldia egingo diote Olentzerori
A.H. | EITB
Lekeitioko bi arrantzale jubilatuek beren esker ona emango diote ikazkinari, Gabonetan egiten duen lanarengatik.
Eguberrietan egiten duen lan ederraren ordainean, Baserrik eta Txankarrak Olentzero omentzea erabaki dute gaurko saioan. Horretarako, Gabonetako jantzi dotoreak ipini eta ikazkinarentzako opariak biltzen ibiliko dira han eta hemen. Maitane Segurolaren laguntzaz, Gabonetako izeia apainduko dute Mungian, Izenaduban, Olentzeroren baserriaren atarian. Bertan bilduko dituzte Olentzerorentzako jasoko dituzten opari guztiak.
'Kapoiak ere baditu' dio Olentzeroren kantak eta kapoia falta ez dadin, baten bila joango dira Aiara bi jubilatuak. Eta kapoiak arazo batean baino gehiagotan sartuko ditu gure bi protagonistak.
Gozokiak, turroiak eta polboroiak ere eramango dizkiote, baina euren eskuekin egindakoak. Bizkarra gozo-dendetako lantegira joan eta bertan prestatuko dituzte.
Baserri eta Txankarra Olentzerorentzako angulak harrapatzera ere joango dira Deba ibaira. Angulak izango baitira egingo dioten opari nagusia. 200 bat gramo jaso baina Olentzerori ez zaizkio guztiak iritsiko... arazoren bat edo beste dela eta, angula mordoa bidean galduko da. 'Angula' hitzari ere hasierako bi hizkiak galduko zaizkio Olentzerorengainaino iritsi baino lehen.
Opari guztiak bildu baina Olentzerori eman aurretik, Mungiako San Pedro elizara eramango dituzte, bertako abadeak bedeinka ditzan. Abadearekin izan aurretik, entrenamendu berezia egin behar izango dute; euren hizkeraren entrenamendua, abadearen aurrean hitz zatarrik ihes egin ez dakien. Eta elizarako bidaia aprobetxatuz, polboroi eta gainontzekoez gain, Baserri eta Txankarra ere bedeinkatuko ditu abadeak.
Omenaldia borobiltzeko, MMUK abesbatza bilduko dute Olentzeroren baserriaren aurrean eta denen artean ikazkinaren abestia kantatuko dute, baina letrari aldaketa xelebre batzuk eginda.
'Baserri, Txankarra & Maitane' astelehenetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
us-en.

