Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:00etatik aurrera

"Baserria" saioaren laugarren atala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Lasaitasun giroa nagusi den arren, laster hasiko dira kideen arteko liskarrak.

0:26

"Baserria"ren laugarren atala izango da ikusgai gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en. Ainara eta Aintzane baserritik kanporatuak izan ziren pasa den astean. Xegonek eta Nataliak, aldiz, bigarren aldiz arriskuan egon ostean, baserrira itzultzea lortu zuten, bien arteko tirabirak tirabira.

Bengoetxeatarren taldean, burumakur dabil Ibai, nahiz eta Edu bere bikotearen partetik ez zaion babesik falta. Xabik eta Amalurrek, bestalde, orain arte gutxi nabarmendu diren arren, lehiaketa irabazteko oso kontuan hartu beharreko hautagaiak direla erakutsiko dute.

Lasaitasun giroa da nagusi Goienetxeatarren taldean. Itxura batean, behintzat. Taldeko liderra den Luisen eta Gariren artean dagoen tentsioa lehertzear egon liteke; izan ere, Gariri geroz eta nekezagoa egiten zaio Luisen aginduei men egitea.

Beste behin ere, auzolan probak erabakiko du talde bakoitzaren etorkizuna laugarren atal honetan.

Klaudio Landak aurkeztuta, "Baserria" saioa, gaur, 22:00etan, ETB1 eta eitb.eus-en.