Baserria
22:30ean
Joareak bigarrenez utzitako bikote aldaketa aztergai, gaur gauean, "Baserria Zuzenean" saioan
EITB Media
Izaskunek joarea jo zuen, Nai bikotekide bezala berreskuratzeko, eta Asierren aurkako buruz burukoa irabazi zuen. Egoera berria aztergai izango dute Klaudio Landaren platoan.
Bigarrenez jo dute joarea "Baserria" saioan, eta erabaki horrek utzitako ondorio guztiak aztergai izango dituzte gaur gauean "Baserria Zuzenean" saioan, Klaudio Landak aurkeztuta, 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.
Izaskunek eskatu zuen oraingoan bikote aldaketa, Nai berreskuratzeko, eta Asierren aurkako buruz burukoa irabazi zuen. Izaskun bera joan zen Nairen bila txabolara; eta Asier ere Taniarekin elkartu zen.
Egoera berriak, baina, hainbat galdera utzi ditu mahai gainean: "Benetako Asier" ikusi al dugu Baserrian? Eta hemendik aurrera zertan nabarituko da? Nola hartu du Asierrek Tania berriro bere bikotekidea izatea? Nola baloratzen du Asierrek Izaskunen erabakia? Asierren irudi eta erreakzio berriak ikusiko ditugu eztabaida saioan. Gainera, Asierren mezu batek, ikusi gabekoa, zeresana emango du.
Bestalde, Tania ez da ongi sentitzen. Merezi al du gertatzen ari zaiona? "Baserria Zuzenean" saioan Taniaren inguruko azken ordua izango dute mintzagai.
Talde urdinean, berriz, Izaskunek Nai berreskuratu du, eta bikote horri buruzko analisia ere egingo dute platoan. Lehiaketaren eta taldeen egoera ere aztertuko dute. Izan ere, Negutegian gero eta tentsio handiagoa dago. Zeinek piztu du sua? Zein interes daude jokoan?
Hau guztia aztertzeko, ez dira faltako ohiko kolaboratzaileak: Xabi, Amaia, Joxe eta Ibai lehen edizioko parte-hartzaileak; Andoni Iruretagoiena Izeta VI eta Ernesto Ezpeleta Bihurri herri kirolariak; Alex Padilla sare sozialetan aditua; Nerea Rodriguez eta Egoitz Txurruka Txurru komunikatzaileak; Josu Rodriguez DJa eta Maite Mancisidor baserritarra. Hauekin batera, bigarren denboraldi honetako lehiakide kanporatuak ere izango dira, tartean Marko eta Miren. Lehiakideen senitarteko eta lagunak ere hartuko dituzte platoan; eta, horrez gain, Natalia iazko lehiakideak "Natalisia" ekarriko du gaur ere.
Astero bezala, hurrengo atalaren irudi esklusiboak ere ikusi ahalko dira.
"Baserria Zuzenean" eztabaida saioa, asteartero, 22:30ean, ETB1eta eitb.eus-en.
"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria
"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial


