Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etatik aurrera

Zuhaitz Gurrutxaga izango da "Biba Zuek!"eko gaurko gonbidatua

EiTB

Horren aurretik, "adinekoak gizartean" gaiaren inguruan egingo du gogoeta Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkezten duten saioak.

  • Zuhaitz Gurrutxaga

    Zuhaitz Gurrutxaga. Argazkia: EiTB

Gaur, "Biba Zuek!" saioan, "adinekoak gizartean" izango dute hizpide. Saioaren lehen orduan, gure nagusiek gizartean betetzen duten funtzioaz hitz egin eta egun bizi dugun egoerak nola eragiten dien aztertuko dute gonbidatuek.

Bigarren orduko gonbidatu nagusia, ostera, Zuhaitz Gurrutxaga izango da. ETB1eko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioko aurkezleetako bat izateaz gain, monologogilea ere bada. 

Gurrutxagarekin batera, Jon Artano, Mikel Markez eta Mikel Elizegi ere izango dira platoan, beti bezala, kolaboratzaile lanetan. Gainera, Aritz Ganboa artzaina pantailatik atera, eta platoan izango da bisitan asteazkenean.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, zuzenean, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.