Biba Zuek
18:00etan
"Go!azen"eko Karmele Larrinaga eta Asier Burguete, gaur, "Biba Zuek!"en
EITB
Horren aurretik "Eta ustekabean..." gaia izango du hizpide Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioak.
-
Karmele Larrinaga aktorea, "Go!azen"eko Bego. Argazkia: EITB.
Gaurko "Biba Zuek!" saioan "Eta ustekabean..." gaiaren inguruan hausnartuko dute. Gonbidatuek ezusteko albistea jaso zuten bizitzaren une jakin batean eta dena hankaz gora jarri zitzaien, onerako zein txarrerako.
Ondoren, Vidal Salcedo medikua etorriko izango da herritarrek COVID-19ari buruz dituzten zalantzei erantzuteko prest.
Bigarren orduan aldiz, "Go!azen" telesaileko bi aktore izango dira protagonista: Karmele Larrinaga eta Asier Burguete. Ostiralean estreinatuko da ETB1eko eta eitb.eus-eko telesail arrakastatsuaren denboraldi berria eta Larrinagak eta Burguetek aurrerapen txiki batzuk ekarriko dizkigute.
Aktoreekin batera, Agus Barandiaran eta Jon Garate izango dira. Eta saioaren azken minutuetan Aritz Ganboa artzainarekin bat egingo dute.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.