Biba Zuek
18:00etan
Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri aktoreak, gaur, "Biba Zuek" saioan
EITB MEDIA
Aurretik, adimen-gaitasun handiko haur eta nerabeekin arituko dira solasean.
-
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, saioko aurkezleak. Argazkia: EITB Media
2021eko urteko lehen saioan adimen-gaitasun handiko pertsonen egunerokoan murgilduko da ETB1eko "Biba Zuek!" programa. Hain zuzen ere, adimen handiko haur eta nerabeak izango dituzte platoan gonbidatu, gurasoek lagunduta, urtarrilaren 4an.
Saioaren bigarren orduko gonbidatuak, berriz, Cabaret Chihuahuako bi aktore izango dira: Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri. Urtarrilaren 10era arte Bilboko Pabilioi 6 aretoan izango dira hainbat emanaldi eskaintzen. Agus Barandiaranek eta Mikel Elizegik lagunduta arituko dira solasean bi aktoreekin Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia.
Ohi bezala, saioaren azken minutuetan, Aritz Ganboa artzainarekin egingo dute bat.
"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etan hasita, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.