Arratsaldeetako magazina Xabier Sukiarekin eta Maialen Arzallusekin | Biba Zuek EITB

Biba Zuek

00:40

Biba Zuek

18:00etan

Xabier Orbegozo aizkolaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aurretik, pilotuak eta parapentelariak izango dira protagonistak.

  • Xabier Orbegozo aizkolaria

    Xabier Orbegozo aizkolaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur arratsaldean, pilotuak eta parapentelariak izango dira gonbidatu nagusiak "Biba Zuek!" saioaren lehen erdian.

Bigarren orduko protagonista, ordea, Xabier Orbegozo, 'Arria V.a', izango da. Orbegozok erretiroa hartu du aizkolari gisa, eta orain buru-belarri dabil maiatzean egingo duen erronka bat prestatzen. Horrekin behin betiko esango die agur plaza eta erronkei.

Horrez gain, Ana Goitia eta Jon Garate kolaboratzaileak izango dira platoan.

Bestalde, Vidal Salcedo familia medikuak tentsio arterialaz hitz egingo du, eta gai honen inguruan sortzen diren zalantzei erantzungo die, besteak beste.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena