Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Asier Hormaza aktorea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aurretik, euskal kanta ezagunen letragileak izango dira protagonista, Joxerra Garzia eta Gabi De La Maza.

  • Asier Hormaza

    Asier Hormaza. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko saioan, euskal kanta ezagunen letragileak izango dira "Biba Zuek!" saioan gonbidatu, Joxerra Garzia eta Gabi De La Maza.

Bestalde, Vidal Salcedo medikua ere izango da, sukarraren gainean hainbat galderei emango die erantzuna: Ona da sukarra izatea? Noiz joan behar dugu medikuarenera sukarra daukagunean?

Bigarren orduko gonbidatua, berriz, Asier Hormaza aktorea izango da. Egunkariaren kasuan oinarrituta dagoen Sisiforen Paperak antzezlana aurkeztuko du. Platoan, Ana Goitia eta Mikel Elizegi ere izango dira kolaboratzaile moduan.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.