Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Xabier Zeberio musikaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en

EITB Media

'A ze parea!' atal berria estreinatuko du saioak. Jokin eta Ander Rodriguez bikiek herri desberdinetan egingo dituzten erronkak eta lehiaketak eskainiko dituen tartea izango da.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus, "Biba Zuek!"

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus, "Biba Zuek!". Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, kirol edo jardueraren baten "jarraitzaile sutsuak" diren pertsonak izango dira "Biba Zuek!" programako lehen orduko protagonistak.

Horrez gain, saioak tarte berri bat ere estreinatuko du, A ze parea! atala. Jokin eta Ander Rodriguez bikiak dira eta errekortari ohiak. Astero erronka bati aurre egin beharko diote herriz herri elkarrekin lehiatuz. Aste honetan esaterako, Eskoriatzan egongo dira bertako erronka bitxi bat egiten: bizikleta lasterketa buruhandia buruan jarrita.

Bigarren orduko gonbidatua Xabier Zeberio musikaria izango da. Biolin-jotzailea da, baita Oskorri eta Alos Quartet taldeetako kidea ere. Azken honek atera berri duen diskoa aurkeztuko du saioan: 20 urte zuzenean.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1 eta eitb.eus-en.