Biba Zuek
18:00etan
Eneko Axpe zientzialaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Aurretik, Ituren eta Zubietako inauterien inguruan arituko dira.
-
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, "Biba Zuek!"en. Argazkia: EITB Media
Gaur arratsadean, Euskal Herriko inauteri tradizional ospetsuenetakoak izango dituzte hizketagai "Biba Zuek!"en: Ituren eta Zubietako inauteriak. Aurten ospatu ezin badira ere, gonbidatuak joaldunez jantzita izango dira platoan inauterien inguruan hizketan.
Bigarren orduko gonbidatua Eneko Axpe izango da. Artista eta zientzialari bizkaitarra da, NASAko historian Euskal Herriko lehenengo materialen fisikaria bihurtu zen 2018. urtean.
Berarekin batera, Ana Goitia eta Mikel Elizegi kolaboratzaileak egongo dira.
"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 18:00etan hasita, Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiaren eskutik.


