Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Mikel Lizarralde mediuma gonbidatu, gaur arratsaldeko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Argitaratu duen 'Un nuevo mensaje' liburu berria aurkeztuko du.

  • Mikel Lizarralde mediuma

    Mikel Lizarralde mediuma. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, Mikel Lizarralde mediuma hartuko dute gonbidatu "Biba Zuek!" saioan, argitaratu duen Un nuevo mensaje liburu berria aurkezten. Berarekin batera, platoan izango dira Mikel Markez eta Mikel Elizegi kolaboratzaileak.

Ondoren, Vidal Salcedo medikuak "neke pandemikoaz" hitz egingo du. Azken hilabeteetan sortu den kontzeptu berria da, eta, horren inguruko zalantzak argitzeaz gain, gizakiongan zer ondorio dituen azalduko du.

Bukatzeko, azken minutuetan, egunero bezala, Aritz Ganboarekin egingo dute bat.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.