Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Zuriñe Hidalgo abeslaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Horrez gain, Jon Artanoren eskutik Illinoisen bizi den euskaldun bat ezagutuko dute, Urbana.

  • Zuriñe Hidalgo

    Zuriñe Hidalgo. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, Zuriñe Hidalgo abeslaria izango da "Biba Zuek!" saioko protagonista nagusia. Duela aste gutxi, 15 urteko ibilbidea egin eta gero, Hesian taldeak agur esatea erabaki du. Jon Garatek, artxiboan arakatu ostean, Hesian eta Zuriñe Hidalgoren irudi bitxienak erakutsiko ditu.

Ondoren, Agus Barandiaran izango da platoan. Eta horrez gain, Jon Artanoren eskutik atzerrian bizi den euskaldun bat ezagutuko dute: Urbana, Illinoisen duela 8 urte bizi den irundarra.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.