Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Aritz Salamanca Tio Teronen Semeak taldeko kidea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en

EITB Media

Aurretik, saioaren lehen zatian, izenez, izen bereziez edota istorio polita duten izenez solastatuko dira.

  • Tio Teronen Semeak

    Tio Teronen Semeak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

"Biba Zuek!" saioak izenez, izen bereziez edota istorio polita duten izenez hitz egiten hasiko du astea, Izenaren Izana izenburupean. Zergatik erabaki zuten gure gurasoek guri izen bat jartzea eta ez beste bat?

Ondoren, Vidal Salcedo medikua arnas infekzioez arituko da.

Bigarren orduko gonbidatua Aritz Salamanca Tio Teronen Semeak taldeko kidea izango da. Online jarri berri duten proiektu batez hitz egingo du Aritzek. Jon Garate eta Ana Goitia kolaboratzaileak izango dira berarekin batera platoan.

Bukatzeko, azken 10 minutuetan, egunero bezala, Aritz Ganboa artzainarekin arituko dira.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.