Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

Audientziak

Ostiraleko "Biba Zuek!", denboraldiko ikusiena audientzia-zati altuena bereganatuz

EITB Media

% 5,3ko kuota eta euskaldunen artean % 16,3koa bereganatu zituen saioak.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia. Argazkia: EITB Media

Ostiralean "Biba Zuek!" saioak orain arteko datu onenak lortu zituen, denboraldiko ikusiena izan baitzen, audientzia-zati altuena bereganatuz: % 5,3ko kuota (% 16,3koa euskaldunen artean).

Halaber, Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek gidatutako saioak 41.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Besteak beste, euskarazko egunkari bat abian jartzeko erronkaz aritu ziren Martxelo Otamendi eta Joan Mari Larrarterekin. Ondoren, Ainhoa Tirapu futbolari ohia izan zen bigarren orduko gonbidatua.