Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Egunean Behin jolasaren sortzaileak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Bigarren orduan Iñaki Osa puntista hartuko dute gonbidatu Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

  • Telefonorako aplikazio bidez zabaltzen den Egunean Behin galdera-erantzun moduko lehiaketa

    Egunean Behin aplikazioaren irudia, EITB Mediaren bideo batetik hartuta

Modan dagoen aplikazio baten sortzaileekin arituko dira solasean "Biba Zuek!" saioan gaur. Egunean Behin jolasak arrakasta handia du adin guztietako pertsonen artean eta aplikazioa abiarazi zutenekin izango dira eta baita jolastu ere. 

Egunean behin telefonorako aplikazio bidez zabaltzen den galdera-erantzun moduko lehiaketa bat da. 70.000 parte hartzaile izatera heldura dira, lorpen hau gutxitan izaten da Euskal Herrian euskarazko produktu batekin eta, horregatik, iaz Argia saria irabazi zuen.   

Iñaki Osa puntista zumaiarra izango da bigarren orduko gonbidatua. Osa inoizko puntistarik onenetakoa da eta XXI. mendeko onena. Osa, Mikel Markezek eta Mikel Elizegik lagunduta egongo da platoan. 

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkezten dute "Biba Zuek!" saioa, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.