Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Txokolatezko 'Guernica' margolan erraldoia, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, Arnaitz Fernandez eta Eguzkiñe Iturrioz meteorologoek eguraldia izango dute hizpide, eta Jon Basaguren musikaria ere saioan izango da.

  • Euskal Gozogileak elkarteko kideak Picassoren "Gernika" lana egiten

    Euskal Gozogileak elkarteko txokolategileak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan zuzeneko oso berezia eskainiko dute. Izan ere, Euskal Gozogileak elkarteko hogei bat txokolategilek ekimen berezia jarri dute martxan: Picassoren Guernica margolana, jatorrizko neurrian, txokolatez eraikitzea. Lana apirilaren 26rako izango dute prest, Gernikako bonbardaketaren urtemugaren egunerako.

Bestalde, euskaldunak eguraldiarekin liluraturik bizi ote diren aztertuko dute. Horretaz hitz egiteko Arnaitz Fernandez ETBko hainbat saiotan parte hartzen duen meteorologo gaztea izango dute gonbidatu eta baita Eguzkiñe Iturrioz Euskalmet zerbitzuko meteorologoa ere.

Bukatzeko, bigarren orduan, Jon Basaguren musikari gasteiztarra hartuko dute platoan.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.