Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Bilintxen omenezko "Biba Zuek!" saioa, gaur arratsaldean

EITB Media

Bertsolari eta poeta erromantikoari eskainitako 'Bilintxen Menda' bertso-hamabostaldiaren bi antolatzaile izango dira platoan: Xabier Euzkitze eta Imanol Lazkano.

  • Bilintx bertsolaria

    Bilintx bertsolaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Biba Zuek!" saioa Bilintxen omenez egingo dute. Indalezio Bizkarrondo Ureña, Bilintx goitizenaz ezagunagoa, bertsolaria eta poeta erromantikoa izan zen eta haren ideia progresista eta liberalengatik egin zen ezaguna. 1831ko apirilaren 30ean jaio zen Donostian, eta 190 urte geroago Donostiako Udalak berari eskainitako bertso-hamabostaldia egingo du Bilintxen Menda izenpean. Lau ekitaldik osatuko dute.

Bertako bi antolatzaile, Xabier Euzkitze aurkezle eta bertsolaria eta Imanol Lazkano bertsolaria,"Biba Zuek!" saioko platoan izango dira hamabostaldiaren nondik norakoak azaltzeko.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.