Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Xabi Bandini eta Kerobiaren itzulera, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, Fermin Aramendik eta Alessandro Ruta Italiako Giroari buruzko xehetasun guztiak emango dituzte.

  • Xabi Bandini Kerobia taldeko kidea

    Xabi Bandini Kerobia taldeko kidea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Italiako Giroaren 104. edizioa hasteko 4 egun besterik ez dira falta eta "Biba Zuek!" saiora gerturatuko diren gonbidatuek dena prest dute munduko txirrindularitza txapelketa garrantzitsuenetakoaren berri emateko. Fermin Aramendi eta Alessandro Ruta platoan izango dira prestaketak nola doazen eta Giroak irauten duen 22 egunetan lana nola antolatzen duten azaltzeko.

Xabi Bandini izango da bigarren orduko gonbidatua. Abeslari iruindarra albiste garrantzitsuarekin hurbilduko da saiora: Kerobia berriz bueltan izango da taldearen sorkuntzaren 20. urteurrena ospatzeko. 2014an desegin zen Kerobia eta Bandinik bakarkako bideari ekin zion. 20 urteak ospatzeko talde nafarrak binilo bikoitza kaleratu du.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.