Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Iban Mayo txirrindulari ohia, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Bestalde, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak euskal musika taldeen managerrak izango dituzte gonbidatu.

  • Iban Mayo txirrindulari ohia

    Iban Mayo txirrindulari ohia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean,  euskal musika taldeetako managerrak izango dituzte gonbidatu "Biba Zuek!" saioko lehenengo parteko solasaldian. Besteak beste, Baga Biga Produkzioak enpresako (ETS, Modus Operandi, Doctor Deseo) Haritz Hormaetxek lan mota honen xehetasunak kontatuko ditu.

Eta bigarren orduko gonbidatua Iban Mayo txirrindulari ohia izango da. Profesional mailako ibilbidea 2000. urtean hasi zuen Euskaltel-Euskadi taldean. Igorrekoak bere kirol ibilbidea ekarriko du gogora eta gaur egun zertan diharduen azalduko du.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.