Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Xabi Hoo musikaria gonbidatu, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan txalaparta izango dute mintzagai Maddalen Arzalluzek eta Xabier Sukiak soinu tresna honekin harreman estua duten Lasarteko Zuaznabar eta Astigarragako Goikoetxea familietako kideekin.

  • Xabi Hoo musikaria

    Xabi Hoo musikaria

Gaur arratsaldean, txalaparta izango da protagonista "Biba Zuek!" saioaren lehenengo orduan. Ezezaguna izatetik gure herriaren ikur eta sinbolo bat izatera pasatu da. Zer du soinu-tresna horrek horrenbesteko arrakasta lortzeko eta hainbesteko lilura egiteko? Gaur egun gutxi izango dira txalaparta ezagutzen ez dutenak, baina XX. mende erdialdean, ia erabat ezezaguna zen. Nola eta nork bereganatu du txalaparta? Lasarte eta Astigarrako Zuaznabartarrek eta Goikoetxeatarrek lan handia egiten dute zeregin horretan eta platoan azalduko dute egindako guztia. 

Xabi Hoo izango da bigarren orduko gonbidatua. Bakarkako ibilbidea hasi zuen Enkore taldea desegin eta gero. 003 Mixtape lan berria atera zuen eta single berria aurkeztuko du saioan: "Hiru"

Audientziaren harrera bikaina maiatzean

"Biba Zuek!" saioa audientziaren harrera bikaina izaten ari da azkenaldian. Ostiralean, besteak beste, Slow Life bizimodua hizpide hartuta, % 5,2ko audientzia-zatia lortu zuen Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioak. Halaber, euskaldunen artean nagusi izan zen % 18,4ko kuotarekin: euskaldunen artean lortzen duen daturik onenarekin, alegia. Maiatzean bataz beste, % 3,7ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 10,8 kuota izan ditu.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, zuzenean, 18:00-20:00 bitartean, ETB1en eta eitb.eus-en.