Biba Zuek
18:00etan
Iñigo Peña piraguista hartuko dute gaur "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Aurretik, sormena eta natura izango dute hizpide-gai eta Koldobika Jauregi artista izango dute platoan, solasaldian.
-
Iñigo Peña piraguistaren artxiboko irudia, EITB Mediaren bideo batetik ateratakoa
Gaurko saioan, sormena eta natura izango dute gai nagusi "Biba Zuek!" saioaren lehen partean. Bi kontzeptu hauek elkartzen direnean lan ederrak ateratzen dira, programako gonbidatuek aldarrikatzen dutenez. Sortzaileak dira eta natura gertu izan eta sentitu behar dute beraien lanak aurrera ateratzeko. Horren inguruan hitz egiteko, Koldobika Jauregi eskultorea izango dute platoan. Alkizan bizi da, eta zura eta harria lantzen ditu batez ere, materialen izaerarekin jokatzeko.
Bestalde, Iñigo Peña gipuzkoar piraguista izango dute bigarren orduko gonbidatua. Ur lasaietako lauko kanoa (K4) modalitatean aritzen da eta hainbat sari irabazi ditu: Munduko Piraguismo Txapelketan hiru domina eta beste lau Europako Txapelketan. 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan, 5. postua eskuratu zuen. Horretaz guztiaz arituko da Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.
"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik aurrera izaten dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.