Publizitatea
Itxi

2021/07/01

00:05

Biba Zuek

18:00etan

Getari Etxegarai aktorea izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!"en

EITB MEDIA

Aurretik, saioaren lehen orduan, Garbiñe Ubeda idazlea ezkerra izateari buruz idatzitako 'Mila ezker' liburuaz arituko da.

  • Getari Etxegarai "Barre Librea" saioan

    Getari Etxegarai "Barre Librea" saioan. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioak Garbiñe Ubeda idazlea izango du protagonista. Ezkerra izateari buruzko lana kaleratu zuen Ubedak, Mila ezker izeneko saiakera. Beraz, ezkerren munduan murgilduta hasiko da lehen orduko solasaldia.

Ondoren, bigarren orduan, Getari Etxegarai aktorearen bisita jasoko du programak. ETB1eko "Barre Librea" saioan ikusi dugu azken aldian, baina telebistan edo antzerkian eskarmentu handiko aktorea ere bada. Bere ibilbideaz eta esku artean dituen proiektuez arituko da Xabier Sukia eta Maddalen Arzallusekin.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;