Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Josu Okiñena piano-jotzailea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en

EITB MEDIA

Aurretik, urpeko munduaz solastatuko dira urpekaritza maite duten gonbidatuekin.

  • Josu Okiñena piano-jotzailea

    Josu Okiñena piano-jotzailea. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Saioaren lehen orduan, eta uda bete-betean sartu garen honetan, urpeko munduaz eta urpekaritzaz hitz egingo du "Biba Zuek!" saioak. Horretarako, urpean aritzen diren gonbidatuen bisita jasoko du.

Musika izango da bigarren orduko protagonista. Pianoari buruz arituko dira Josu Okiñena piano-jotzaile, ikerlari eta irakaslearekin. Okiñenak bi hamarkada baino gehiago darama musika klasikoari eta ondareari loturiko hainbat kultur proiektutan lanean.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.