Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Maite Eskarmendi ETBko kazetaria hartuko dute gonbidatu gaurko "Biba Zuek!"en

EITB MEDIA

Bestalde, unibertsitatetik irten berri diren gazteak izango dira lehen orduko gonbidatuak.

  • Maite Eskarmendi kazetaria

    Maite Eskarmendi kazetaria. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, gonbidatu gazteak izango ditu "Biba Zuek!"ek lehen orduko protagonista. Izan ere, unibertsitatetik irten berri diren gazteen proiektu berriez hitz egingo dute Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.

Bigarren orduko gonbidatua Maite Eskarmendi Euskal Telebistako kazetaria izango da. Telebista esataria, aurkezlea eta erreportaria da, besteak beste. Bere ibilbideko momenturik onenak eta dibertigarrienak errepasatuko dituzte.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.