Biba Zuek
18:00etan
Gazteen emozioak kudeatzeko "Badabidebat" zerbitzuaz, gaurko "Biba Zuek!" saioan
EITB
Mari Karmen Garmendia izango da saioaren bigarren orduko gonbidatua.
-
Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus "Biba Zuek!" saioaren aurkezleak. EITBko bideo bateko irudia.
Gaur ere gai interesgarri bat dakarte Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak: gazteen emozioak kudeatzeko "Badabidebat" zerbitzu berria. Gipuzkoa mailakoa, gazteei euren zailtasunak kudeatzeko tresnak eskaini nahi dizkien arreta zerbitzua da.
Bigarren orduko gonbidatua Mari Karmen Garmendia izango da; gaur egun, Matia Patronatuko presidentea da eta 90eko hamarkadan euskal politikagintzan ahots handia izan zuen emakumea.
Beste egun batez, bi ordu atsegin pasarazten saiatuko dira "Biba Zuek!" saioko lagunak; 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.