Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Dupla musika taldearen berriena, "Biba Zuek!" saioan arratsaldean

EITB Media

Ana Goitia, Vidal Salcedo, Aritz Ganboa eta Albina Stardust kolaboratzaileen atalak ere eskainiko dituzte.

  • Dupla bikotea. Irudia: EITB MEDIA

    Dupla bikotea. Irudia: EITB MEDIA

Nahieran diskoa berria aurkeztuko du Dupla talde aguraindarrak "Biba Zuek!" saioan gaur. Gari Uriarte eta Beñat Oribe taldekideak hartuko dituzte Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

Lehen orduan, aldiz, Wikipediari buruz arituko dira; izan ere, bertan idatzi zen lehen artikuluak 20 urte bete ditu. Horretarako, webgune honi buruz hitz egiteko hainbat adituren testigantzak jasoko dituzte.

Ana Goitia, Vidal Salcedo, Aritz Ganboa eta Albina Stardust kolaboratzaileen atalak ere eskainiko dituzte.

"Biba Zuek!" ostiral honetan izango da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.