Biba Zuek
18:00etan
Markel Alberdi igerilari ohia, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Lehen orduan, ospitaleetan pailazoek egiten duten lana hartuko dute hizpide.
-
Markel Alberdi igerilari ohia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaur arratsaldean, Markel Alberdi igerilari ohia izango dute "Biba Zuek!" saioan gonbidatu. Igerilari olinpiar gisa ibilbide oparoa izan du Markelek, Rio de Janeiroko Olinpiadetan ere parte hartu zuen 2016an. Ondoren, kirol profesionala utzi zuen estresak eta antsietateak eraginda, eta hori ere izango du elkarrizketan hizpide: osasun mentala. Bestalde, eskuartean duen Egureka egurrarekin lotutako bere azken proiektuari buruz ere galdetuko diote Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.
Lehen orduan, ospitaleak eta pailazoak hartuko dituzte hizpide. Beste askoren artean, Algara Klown taldeak izugarrizko lana egiten du gaixorik dauden umeei irribarre bat ateratzeko bizitzen ari diren une zail horietan. Lan hau egiteak umeengan duen onurari buruz ere hitz egingo dugu pediatra gonbidatuarekin.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.