Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Oreka TX taldea gonbidatu, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, alzheimerra izango dute hizpide nagusi EITB Maratoiaren elkartasun egunarekin bat eginez.

  • Oreka Tx taldearen emanaldi bat

    Oreka Tx taldearen emanaldi bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Oreka TX musika taldeko Harkaitz Martinez, Mikel Ugarte eta Igor Otxoa izango dituzte gonbidatu gaur "Biba Zuek!" saioan, esku artean dituzten proiektuez hitz egiteko. 

Lehen orduan, berriz, EITB Maratoia izango dute hizpide. Alzheimerraren inguruan Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak ostegun gauean aurkeztuko duten "Ondorengoak" erreportaje bereziaz hitz egingo dute Begoña Atin New Media ekoiztetxeko arduradunarekin, eta gazteek gaitz honen inguruan duten ikuspegia bilduko dute. 

Vidal Salcedo, Agus Barandiaran, Aritz Ganboa eta Jon Artano kolaboratzaileekin osatuko dute programa. 

"Biba Zuek!" saioa zuzenean eskaintzen da astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en, 18:00etatik aurrera.