Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Uxue Alberdi idazlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Idazleak bere azken liburu ilustratua aurkeztuko du: 'Hili'.

  • Uxue Alberdik bere azken liburua aurkeztuko du, 'Hili'.

    Uxue Alberdik bere azken liburua aurkeztuko du, 'Hili'.

Gaur, Uxue Alberdi idazlea izango dute "Biba Zuek!" saioan gonbidatu eta bere azken liburu ilustratua aurkeztuko du: Hili. Hitzak Uxue Alberdirenak dira eta ilustrazioak, Araiz Mesanzarenak. Lan honetan haur baten ahotsetik heriotzaz dihardu barrerik sortu gabe baina irribarre batekin. Uxuek lau urteko sukalde lana egin du liburu hau idazteko; heriotzaren inguruan umetan izaten zituen hausnarketak, ingurukoei egindakoak, seme-alabek egindakoak... Gai interesgarria jorratuko dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gonbidatuarekin.

Lehen orduan "Do, Re, Ni" proiektuaren berri emango du Xabier Lizasok. Bertan, neurozientziaren ikerketan oinarritutako metodoa lantzen da, garuna estimulatzeko metodo efektibo eta modernoa. Proiektuaren azken helburua garapen pertsonalean eragitea da, kirola, dantza, antzerkia eta musika jolas bilakatuz.

"Biba Zuek!" astelehen honetan izango da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.