Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Xabier Madariaga kazetaria, gaur arratsaldeko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

"Abiapuntua", datorren urtarrilaren 19an ETB1en estreinatuko den saio berria izango du hizpide.

  • Xabier Madariaga kazetaria

    Xabier Madariaga kazetaria. Argazkia: EITB Media

Gaur "Biba Zuek!" saioan Xabier Madariaga kazetaria izango dute gonbidatu. Datorren urtarrilaren 19an ETB1en estreinatuko den "Abiapuntua" saio berriaren aurkezlea da Madariaga eta proiektu berri honen inguruan arituko da. Saioan, sei gazte izango dira protagonista eta errealitate ezberdinetan murgilduko dira. Uste ez ditugun aurreiritziak islatuko dituen saioa izango da, gazteek biziko dituzten bizipenen bitartez, gure benetako uste eta sinesmen inguruko test soziala.

Lehen orduan, oso gai interesgarria jorratuko dugu: neurriak. Neurri handiak eta txikiak. Izan ere, gizartean neurri guztietako pertsonak bizi gara, eta denda estandar askotan oso mugatua da bertan topatuko dugun neurria.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.