Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Gaizka Aranguren gonbidatu, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

"Itxi Liburuak" saioaren denboraldi berriaren nobedadeak aurkeztera dator kazetari eta historialari nafarra.

  • Gaizka Aranguren "Itxi Liburuak" saioko aurkezlea

    Gaizka Aranguren "Itxi Liburuak" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, Gaizka Aranguren kazetari eta historialaria izango dute gonbidatu nagusi "Biba Zuek!"en. Bere azken proiektuaz hitz egitera etorriko da: "Itxi Liburuak" saioaren denboraldi berria.

Atal berri bat ere estreinatuko dute asteazkenean: musika izango du ardatz eta Leire Martinez abeslariak gidatuko du. Horrez gain, Marta Elviraren, Aritz Ganboaren eta Lexeia Larrañagaren parte hartzea ere izango dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. 

Lehen orduan, barne eta kanpo orekari buruz hitz egingo dute. Horretarako Maitane Ormazabalen eta Naomi Mendizabalen laguntza izango dute. 

"Biba Zuek!" audientziaren harrera bikaina lortzen ari da. Asteleheneko saioak inoizko daturik onena eskuratu zuen: % 7,5eko audientzia-zatia eta lider izan zen euskaldunen artean % 16,3ko kuotarekin. 

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa 18:00etatik 20:00etara dugu ikusgai, astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en.