Biba Zuek
18:00etan
Joseba Irazoki musikaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
'III' izeneko diskoa aurkeztuko du gitarra-jotzaile nafarrak. Saioko lehen orduan, berriz, ikurrina izango dute hizpide.
-
Joseba Irazoki musikari, "Bidegurutzean" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Joseba Irazoki musikaria izango dute gonbidatu gaur "Biba Zuek!" saioan. Joseba Irazoki eta Lagunak musika taldeak III izena jarri dio bere azken lanari, eta Irazokik berak disko berri horren inguruan eta bere musika ibilbideaz hitz egingo du Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin. Talde askorekin aritu izan da gitarra-jotzaile gisa, tartean Maria Berasarterekin edo Nacho Vegasekin, baina bere proiektuak albo batera utzi gabe.
Saioaren lehen orduan, berriz, ikurrina izango dute hizpide, duela 45 urte legeztatu zela aitzakia hartuta. Garai hori nolakoa izan zen eta zer bizi izan zuten azalduko dute platoko gonbidatuek, baita ikurrina legeztatzeak ekarri zuen aldaketa ere.
Bidelagun gisa Tibalt Alberdi izango dute, eta Antton Telleria, Marta Elvira, Vidal Salcedo eta Aritz Ganboa ere platoan izango dira.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izan ohi dugu ikusgai, 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.