Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Delirium Tremens musika taldea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en

EITB Media

Lehen orduan, "euskoa" proiektuaren berri emango duten hiru gonbidatu hartuko dituzte. Euskara helburu, laborantza herrikoiaren eta tokiko ekonomiaren sustapena bilatzen du proiektuak.

  • Delirium Tremens taldearen irudia

    Delirium Tremens taldearen irudia

30 urteren ondoren, Delirium Tremens taldea berriz ere bueltan da, eta gaurko "Biba Zuek!" saioan izango dituzte taldeko kideak gonbidatu. 1987an sortu zen taldea Mutrikun, eta izugarrizko arrakasta izan zuten; hiru disko atera zituzten, baina 1991n utzi egin zioten euren doinuak zabaltzeari. Orain, 2021eko Gabonetan euren itzulera iragarri zutenetik, bat-bateko hainbat kontzertu eman dituzte, baina egun handia maiatzaren 28a izango da, BECen emango baitute kontzertua, McOnak eta Des-Kontrol taldeekin batera.

Lehen orduan, "euskoa" izango da hizpide. Horretarako, hiru gonbidatu izango dituzte platoan, euskoaren garrantzia eta erabilera azpimarratzeko. Euskara helburu, laborantza herrikoiaren eta tokiko ekonomiaren sustapena bilatzen du proiektuak.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.